BIZILAGUNAK BAZKARIAK 2023. Mahai istorioak/Mesas que cuentan / الجداول التي تعد

Badator Bizilagunak 2023! 

Datorren azaroaren 19an Bizilagunak 2023 ospatuko da Getxoko etxe, txoko, egongela eta beste hainbat tokitan.  Bazkalorduan elkartuko dira bi kulturak,  beste familiarekin batera zapore, ezagutza, interes eta esperientzia komunak partekatzeko. Urtero, azaroko igande bat proposatzen dugu topaketarako eta aurten, azaroaren 19a izango da. Dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak sortzeko aukera bat da, gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz.

Zer da Bizilagunak? Begiratu zure ingurura! Jatorri ezberdinetako pertsonak ikusiko dituzu zure herriko kaleetan. Galdetu al diozu inoiz zure buruari zerk bultzatu zituen hona etortzera edo zeintzuk diren euren zirrarak, usteak, interesak edota esperientziak? Behar bada, zu zeu ere beste herrialde batetik etorri zara eta ez duzu bertan bizi den jendea ezagutzeko aukerarik izan.

Getxon bizi diren familiak harremanetan jartzea, binaka, bazkari batean, bertokoak eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak da helburua. Hau da, Getxon bizi den familia batek (bertokoa izan edo etorritakoa) beste familia bat gonbidatuko du bere etxera, eta elkarrekin bazkalduko dute. Bazkari horren aurretik eta bazkarian bertan dinamizatzaile bat egongo da.

Nork har dezake parte? Getxoko edozein familiak, bertokoa izan, edo beste herrialde batetik etorritakoa izan. Familia diogunean, elkarbizitzaz ari gara, hitzaren zentzurik zabalenean. Gogoa baduzue jakiteko zuen auzoan eta zuen herrian zer jende, familia, kultura, hizkuntza, gastronomia… dagoen, eta tarte atsegina eta aberasgarria pasa nahi baduzue, ekimen hau interesatuko zaizue.

Prozesu osoan zehar eta bazkarietako batean dinamizatzaile izan nahi baduzue, prestakuntza saio batean emango dizuegu beharrezko informazio guztia.

Zaren lekukoa zarelarik, zure bikote, kuadrila, lagun edota familiarekin, oztopoak urrutiratu eta errealitate berriak ezagutzeko gogoz bazaude, ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

Guzti hau jakinda, parte hartzea gustatuko litzaizueke?

Familiek- talde/ Dinamizaatzaile izena emateko https://labur.eus/bizilagunakbazkariak2023

Anima zaitezte eta lagundu informazioa zabaltzen!

Zalantzarik baduzue
622433085

Bizilagunak 2023 de nuevo!

El próximo 19 de noviembre Bizilagunak 2023 se celebrará en casas, rincones, salones y otros lugares de Getxo. Ambas culturas se reunirán a la hora de comer para compartir con la otra familia sabores, conocimientos, intereses y experiencias comunes. Cada año proponemos un domingo de noviembre para el encuentro y este año, será el 19 de noviembre. Con la ayuda de un dinamizador y un mantel, además de superar prejuicios y estereotipos, es una oportunidad para conocernos mejor y crear amistades, impulsando una cultura más rica y diversa en nuestros pueblos y ciudades.

¿Qué es Bizilagun? ¡Mira a tu alrededor! Verás a personas de diferentes procedencias en las calles de tu pueblo. ¿Alguna vez te has preguntado qué les llevó a venir aquí o cuáles son sus emociones, creencias, intereses o experiencias? Quizá, tú también has venido de otra parte y no has tenido la oportunidad de conocer a la gente que vive en ella.

El objetivo es poner en contacto a las familias que viven en Getxo, de dos en dos, en una comida, autóctonas y procedentes de otros países. Es decir, una familia que vive en Getxo (sea autóctona o llegada) invitará a otra familia a su casa, donde comerán juntas. Antes de esa comida y en la misma habrá una persona dinamizadora.

¿Quién puede participar? Cualquier familia de Getxo, sea local o procedente de otro país. Cuando decimos familia, hablamos de convivencia en el sentido más amplio de la palabra. Si tenéis ganas de saber qué gente, familia, cultura, idioma, gastronomía… hay en vuestro barrio y en vuestro pueblo, y queréis pasar un rato agradable y enriquecedor, os interesará esta iniciativa.

Si queréis ser dinamizadores durante todo el proceso y en alguna de las comidas, en una sesión formativa os daremos toda la información necesaria.

Seas de aquí o de allá, con tu pareja, cuadrilla, amistades, familiares… Si tienes ganas
de derribar barreras y explorar nuevas realidades, ¡ANÍMATE Y PARTICIPA!

Sabiendo todo esto, ¿les gustaría participar?

Para inscribirse como Familiek- Grupo/Dinamizador https://labur.eus/bizilagunakbazkariak2023

¡Anímate y ayúdanos a difundir la información!

Si tienen alguna duda
622433085

Utzi iruzkina

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.